XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA Pertsonok, geure bizitzan zehar, itxaropen aspergaitzaren eta itxaropen-gabezia zuhurraren artean mugitzen gara, baikor izan eta agertu nahi duen borondatearen eta batzutan ezkortasunerantz bultzatzen gaituen arrazoiaren artean.

Aurkezten dizuedan liburu hau, itxaropenaren fluxuan sortua da eta talde-lanaren fruitu.

Hain da zabala ordea historiaren kontzeptua, ezen ezinbestekoa gertatzen dela berori moldatzen duten elementu desberdinen arabera bere eremua zehaztea, hala nola, geografia, politika, kultura, ekonomia edo eta berori zehazten duen espazioaren baitan alegia.

Kasu honetan, behatu den gauza, oso laburra izan da espazioari dagokionean, eskenategi oso txiki bilakatu arteraino murriztua halaber, baina beronek bide ematen du, bertako biztanleak eta berauek egindako ekintzak, geuk bederen errazago ezagutzeko.

Historia bere osotasunean esplikatu eta bera atzemateko asmoa, gizakiak etengabe lortu nahi lukeen guraria da, utopia ororen lorpena jarraitu izan ohi den bezala, inoiz ere beteta ikusiko ez diren uste osoarekin.

Historiaren ezagutza, kontakizun baten bidez egiten den heinean, nahiz eta joko-arau jakin batzurekin egin, beti ere interpretazio desberdinentzako irekita dago eta bakoitzak bere historia propioaren arabera berrasmatzen du.

Nola esplikatu bada gizatalde honen mentura, bere naturarekiko harremanak gainerako espezie harrapari hondatzaileen kidekoak izanik, denboran zehar eta eboluzio luze baten ondor en gaur geu identifikatuta gelditzen garen hiritartasun bilakatu delarik? (...).